Helbidea:

C\ Abrevadero nº 2 bajo

Vitoria - Gasteiz (Euskal Herria)

Kontaktua:

Telefonoa: 652 754 789

E-mail:algaradantzataldea@algaradantzataldea.com

algaradantzataldea.com

Hizkuntza aukeratu:

Historia

Algara Dantza Taldea, beste dantza talde batetik zetozen hamabost bat lagunen batzearen ondorioz sortu zen 2000. urteko Apirilaren 13-an, Vitoria-Gasteizeko hirian.

Gure lehenbiziko bosturtekoa igaro dugu, eta dudarik gabe, Euskal Herriko dantza eta musika tradizionala gure lurraldean eta baita atzerrian ere zabaltzeko genuen helburuarekin jarraitzea espero dugu, beti ere hasierako ilusio berdinaren indarra barnean daramagularik. Animoz beteriko gazte batzuen amets soil bezala sortutako dantza talde hau, dagoeneko 150 dantzarik ez ezik, txistulari, gaitero eta trikitilari talde batek ere osatzen dute.

Algara2000

Hasiera batetik euskaldunok oso atxikituta izan dugunez, dantza, Euskal Herriko ohitura zaharrenetako bat dugu, gaur egun arte bilakatuta. Honexegatik, gure lurralde eta jendearen ezaugarri esanguratsuenetako bat da, eta hau da bere garrantziaren arrazoia. Euskal Herrian, kultura mailan eta bereziki folklorean daukagun aberastasuna nabarmendu nahiko genuke, berez 300 dantza eta milaka melodia ezagutzen baitira gure kulturak osatzen duen zabaltasun horren barnean. ALGARAk leku ezberdin askotan egin izan diren hainbat ekitalditan parte hartu du, bai gure lurralde barnean, eta baita atzerrian ere, bertan probintzietako dantza bereizgarrienak dantzatu dituelarik, euren jatorriaren ezaugarriak ezagutzera emanez. Dantzari buruz arituz gero, ezin dugu musika albo batera utzi, eta honetan ere oso aberatsak gara Euskal Herrian. Taldeak, bere antzezpen ezberdinetan instrumentu tradizional ugari erabili izan ohi ditu, txistua, txirula, dultzaina, alboka eta trikitixa besteak beste.

Algara 2006

Gaur egun, partaide guztion dedikazio eta lan handiari esker, ALGARA dantza taldea Arabako folklorearen barnean, euskal dantza talde hoberenen artean topa dezakegu.

Azken bolada honetan, ALGARA dantza taldeak aurrera egin du, eta euskal folklorea sustatzen jarraitzen badu ere, ez da bertan geratuko, dantza munduko korronte artistiko berrien bitartez koreografia berriak sortzeko ahalmena eta griña badituela erakutsi baitigu. Modu honetan bata bestearengatik banandurik dauden bi munduren batura erdietsi du, modernoa eta tradizionalarena.

Algara, ezer baino gehiago, egiten dutenarekin gustura dagoen jende talde batek osatutako dantza taldea da, eta hau nabaria da edozein ikusentzulerenzat. Honen adibide izan ditugu egindako ekitaldi denak, zeren eta, bai plaza baten eta baita antzoki hoberenean ere, ALGARAk beraiek bezain beste goza eta sentitu dezagun bilatzen du.